Gosari osasungarriak prestatzen ditugu

Ane Villanueva eta Manuel Molina idatzia.

D ereduko haur hezkuntzako 3 urteko ikasleek Ausolanek (ikastetxeko jantoki-enpresak) antolatutako jarduera batean parte hartu dute, ikasleak ikastetxeko instalazioekin eta sukaldaritzarekin ohitzeko, elikadura osasungarria, arduratsua eta jasangarria sustatzeko. Bazkari osasungarria egin dute jogurt naturalarekin, hainbat olo-motarekin, askotariko frutekin eta bestelako elikagai osasungarriekin. Jarduera  euskaraz egin da eta elikadurarekin lotutako hiztegi berria ikasi dute.

Eskerrik asko jantokiko arduradunaren eta langileen inplikazioagatik, ikasleekiko duten inplikazioagatik eta dedikazioagatik.

Paderborn-Lezkairu ikastetxeak hainbat urte daramatza ikasle guztientzat proposamen ezberdinekin elikadura osasuntsurako programa burutzen eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Osasuna sustatzen duten RED Ikastetxeetako kide da.