Autoría: Ane Villanueva, tutora 1º y 2º E.I. modelo D
Korrika gure ikastetxera iritsi da: gure Korrika Txikia ospatu dugu!
Martxoaren 19an hasi zen Korrika, euskararen aldeko ekimena, egun batzuetan etenik gabe Euskal Herriko hainbat herri eta hiritatik igarotzen dena. Lasterketa sinbolikoa da, eta parte-hartzaileek txandaka eramaten dute lekukoa; barruan euskararen aldeko mezua gordetzen du, eta ibilbidea amaitzean irakurtzen da.
Gure ikastetxean Korrika landu dugu gelan, haren esanahia ezagutuz eta egunerokoan euskara zaindu eta sustatzearen garrantziaz jabetuz.
Horregatik, atzo gure Korrika Txikia ospatu genuen. Ikasle guztiek ilusio handiz parte hartu zuten, lekukoa eramanez, bata besteari pasatzen eta patioan zehar elkarrekin korrika eginez.
Aipamen berezia egin nahi diegu gure atezainei ere; izan ere, gurekin batera korrika egitera animatu ziren eta pankarta eramaten lagundu ziguten, eskerrik asko!
Oso egun polita izan zen, eta argi geratu zen Lezkairun ere euskaraz bizi garela.

___________
La Korrika llega a nuestro cole: celebramos nuestra propia Korrika Txiki
El pasado 19 de marzo dio comienzo la Korrika, una iniciativa a favor del euskera que recorre durante varios días y sin interrupción diferentes localidades de Euskal Herria. Se trata de una carrera simbólica en la que los participantes se van relevando para transportar el lekuko, un testigo que guarda en su interior un mensaje que se lee al finalizar el recorrido.
En nuestra centro hemos estado trabajando la Korrika en clase, conociendo su significado y la importancia de cuidar y promover el uso del euskera en nuestro día a día.
Como broche final, ayer celebramos nuestra propia Korrika Txiki. Nuestra clase participó con mucha ilusión, llevando el lekuko y recorriendo juntos el patio.
Queremos hacer una mención especial a nuestros conserjes, que también se animaron a correr con nosotros y nosotras y nos ayudaron a llevar la pancarta.
Fue una jornada muy bonita en la que quedó muy claro que en Lezkairu también vivimos en euskera.